Info
Hernaniko Leoka tabernan festak egiteko aukera genuen beste taberna zen. Zer esan Leoka tabernari (pub) buruz?
Gauza asko esan daitezke baina Hernaniko parandetan urteetan erreferente izan den taberna honetatik bere nagusiaren izaera azpimarratuko genuke. Sito, musika zaletu amorratua eta tabernari sena zuena. (Ia) Beti irrifartsu eta gauzak egiteko prest. Animatzaile eta zirikatzaile aparta. Zein gogorra den tabernariaren bizitza (eta oso serio diot).
/KARTELAK/ixah-festa-leoka.jpg)
London hiritik bueltan, disko berriak frogatzeko prest :-) Kartelaren marrazkia Mikel Barreirok egina, noski :-)
Ez daukagu Leonan egin genituen hainbeste festen argazkirik baina ziur norbaitek aterako zuela baten bat :-)
Kartelen zerrenda bat aukeratu degu.
BOB MARLEY GOGORATUZ
/KARTELAK/leoka07-I.jpg)
Bob Marleyren marrazkia Mikel Barreirok egina.
Leokan adibidez, Bob Marley-ren urteurrenak gogoratzeko hainbat festa egin genituen.
/KARTELAK/leoka2006-II.jpg)
KORRIKA
Baita AEK-ak antolatutako Korrikaren etorrerak animatzekoak ere. Kasu honetan, berriro ere Daddy Jeffekin eta beste musika anaia genuen Andoni Tolosa Dj Talorekin eta Apeadero tabernarekin sinkronizatuta. Pendiente geratu zitzaigun gau berean bi taberna hauetan elkartrukatzen aritzea Andoni :-)
/KARTELAK/kartela2005korrikaHernani-bob.jpg)
Azken finean, eskerrik asko Sito, Gari eta Leokako lagunei. Besarkada guztiontzat.